

Zinemak

Zinema donostiarrengana hurbiltzen eman ditugun 100 urteek ulertarazi digute zinema kultura eta komunitatea sustatzeko tresna boteretsua dela. Zinema-areto bat baino askoz ere gehiago gara; gure hiriko bizitza kitzikagarriago bihurtzen duten jaialdi, ziklo, zine-forum eta aurkezpenak barne hartzen dituen jarduera-zentro zirraragarri bat gara.

Gure zinemak eraginkortasunez kudeatzen dugu, emaitza ezin hobeak lortzeko
Sade Zinemetako kideok gozamenari garrantzi handia ematen diogu. Horregatik, kalitatezko programazioa, askotarikoa eta irizpide propioetan oinarritua eskaintzeaz gain, negozio hau errentagarri izateko ahalegina egiten dugu. Eta zenbakiak lagun ditugu


>300.000 ikusle urtean
Gure programazioaz eta jaialdiez gozatzera etorriak


8 jaialdi
Donostiako 8 jaialdiren egoitza gara


% 54 zinema independentea
Kalitatezkoa, egile-zinema dugu gustukoen


% 35,3 JBn
Jendeari bere hizkuntzan entzutea gogoko dugulako
Hurbileko zinemak
Gure zinemak, Donostiaren erdialdean kokatuak, aretoak eta besaulkiak baino askoz ere gehiago dira; gure hiriko kultura-eszenaren parte dira, hiritarrentzako topalekuak, eta, halaber, leku erakargarriak.

Príncipe Zinemak
Gure zinemarik ezagunena da. Alde Zaharrean kokatuta dago. 10 areto eta 1.400 besaulki baino gehiago izanik, mota guztietako ikusleentzako programazioa eskaintzen du, formatu berriak ahaztu gabe, adibidez: operako Musiclassic programazioa eta Arte Proiekzioen zikloa.

Trueba Zinemak
Donostiako egile-zinemaren eta JBAren erreferentzia. Kresala Zineklubaren egoitza izateaz gain, zenbait zinema-ziklo (animea, opera, balleta…) eta hiru jaialdi egiten dira bertan: Dock of the Bay (musikako zinema dokumentala), Begiradak (zinema amateurra) eta Zinetika (dantza eta performancea).

Antiguo Berri Zinemak
Antiguo auzoan dago. Zinema horren 8 aretoetan jende guztiarentzako moduko programazio zabala eskaintzen da, sarrera gehien saltzen dituzten filmetatik hasita proposamen independente edo jatorrizko bertsiokoetara.


Hasieratik egin dugu lan Zinemaldiarekin, duela 70 urte baino gehiagotik. Eta oso harro gaude horretaz. Denetik ikusi dugu: Almodóvar oso gaztea zenean, urduri, lehen estreinaldian; Querejeta, proiekzio-kabinatik zelatatzen; eta Lacuesta, bi urre jasotzen. Eta 2022an, ohorezko Zilarrezko Maskor bat eman ziguten. Horretaz ere oso harro gaude. Urte askotarako!