

Guri buruz

Familia jatorria duen enpresa gara , 1925az geroztik Donostian diarduena. Gaur, jaio gineneko jarrera inkonformista berberarekin eta gure ondarea esportatzeko ilusioz, gozamena ezinbesteko premia gisa berrinterpretatzen dugu. Eta gure erara egiten dugu, xehetasun bakoitzari erreparatuz, zerbitzu bikaina emanez eta etorkizunari begira aurrera eginez.

GARA Donostia
Donostia izatea gure ondarea gure etorkizunarekin lotzeko modua da. Gure sustraiak, izaera eta gauzak egiteko gure (#DonostiaStyle) modua gure proiektuetara eramatea. Donostia izatea aitzindaria, ausarta izaten jarraitzea da, eta etortzear dagoenera buru argiz egokitzeko gai izatea. Donostia izatea gure hasierako familia ikuspegia eta konpromisoa ez galtzea da.

GARA Adeitasuna
Adeitasuna izatea zera da: zerbitzua bikaintasunean oinarrituz lantzea, beti ahogozo ona uzteko. Izan ere, egitea, egite hutsa, ez da nahikoa guretzat, hobeto egin badezakegu. Taldeko pertsona bakoitza, erabaki arrunt edo estrategiko bakoitzean, bikaintasunaren kulturan oinarritzen da. Gure helburua hauxe da: zerbitzurik onena ematea, baita gugandik espero dena baino hobea ere, traturik onena emanda eta begirunerik handienarekin.

GARA Gozamena
Gozamena izatea hauxe da: gure bezeroak zoriontsu izateko espazioak eta uneak eskainiko ditugun ziurtasuna izatea. Afari berezi bat, atseden-gau bikain bat edo film hunkigarri bat izan nahi dugu. Ondo pasatzea, zirrara sentitzea eta oroitzapen onak izatea eragingo duten testuinguruak eta uneak sortu nahi ditugu. Aisialdia gozamena delako eta denok merezi dugulako gozatzea.

GARA Etorkizuna
Etorkizuna izatea gizartearekin batera eboluzionatu eta hazten jarraitzea da. Kultura gure esentzia izan zelako eta delako, aldatzeko ausardia izan dugulako eta gure publikoari bere gustuak ulertuz lagun egiten jakin dugulako.
Eraginkortasunez kudeatzen dugu, emaitza ezin hobeak lortzeko
Sadeko kideok gozamenari garrantzi handia ematen diogu. Horregatik, egunero, negozio hau handitzeko eta errentagarria izateko ahalegina egiten dugu. Eta zenbakiak lagun ditugu.

200 langile
Enplegua sortzen dugu


% 94ko gogobetetzea
Ia gure bezero guztiak gogobeteta edo oso gogobeteta sentitzen dira


% 35,8ko kuota Gipuzkoan
Probintziako ikusleen herenak baino gehiagok aukeratu gintuzten 2024an
-1925
Aurrekariak
Kulturarekin eta aisialdiarekin dugun konpromisoa aspaldikoa da. Miramar antzokia (1913), Bellas Artes jauregia (1914), Príncipe antzokia (1922) eta Trueba antzokia (1923) izan ziren familia sortzaileek sozietatea eratzeko oinarria.

1925
Sozietatearen jaiotza
Sade (Kirol eta Ikuskizunen Sozietate Anonimoa) 1925eko abenduaren 28an sortu zen, Vicente Mendizábal e hijos enpresak Príncipe Films enpresarekin bat egitearen ondorioz. Lehenengoak bere zinemak jarri zituen; bigarrenak, berriz, bere zinemak eta frontoiak (Donostia, Bilbo, Madril eta Zaragoza).

1925
-1940
Lehenengo hamarkadak
Eratu zenetik, Sade Donostiako zinema-bizitzaren protagonista izan da eta gaur egun hiriko zinema-aretoen enpresa bakarra da. Urteek aurrera egin ahala, hainbat zinema barne hartu ditu enpresak, hala nola Miramar, Príncipe, Petit Casino, Trueba, Bellas Artes eta Astoria. Hortaz, 6.000 besaulki baino gehiago biltzera iritsi da

1941
-1983
Zinemaren
negozioaren zabalkundea
Sade Madrilen hedatzen da, Donostian Astoria Zinema irekitzen den bitartean.

1984
-2005
Antzokien birmoldaketa multisaletara eta irekiera berriak
Petit Casino, Astoria eta Principe zinemak multisala bihurtzen dira. Sade-k Garbera Zinemak 7 eta Antiguo Berri (2005) zinemak ireki zituen.

2009
Zinema7 Hotela
2009ko apirilaren 1ean, Zinema7 hotela inauguratu zen (garai hartan Astoria 7 deitu zen, Astoria zinemaren omenez), Saderen lehenengo hotela. Hotel berezia eta berritzailea zen, zinemaren munduari eskainia eta, zehazki, Donostia Zinemaldiari.

2018
Lasala Plaza Hotela
018ko udan, Lasala Plaza hotela eta Jarana taberna iritsi ziren. Luxuzko hotela da, Donostiako itsas tradizioaren eta kulturaren omenez egina, kaiaren aurreko hiriko eraikin historiko bat berreskuratuz. Eta, laster, hiriko erreferentzietako bat bilakatu zen.
.thigh.jpg)
2026
Bellas Artes jauregi-hotela
Bellas Artes jauregi entzutetsua hirira irekitako ostatu, merkataritza eta aisialdi proposamen berri bat izango da. Zinema enblematiko hau zaharberritu dugu, XXI. mendera eramateko. 2026an irekitzekoa da, Curio Collection by Hilton itzal handikoaren eskutik.
