

100 urte

1925etik, Saden Donostiaren eraldaketaren lekuko eta protagonista izan gara. Mende bateko zinemen, kulturaren eta hotelen historia dugu atzean. 100 urte hauetan, gure izateari eutsiz eboluzionatu dugu, jaio gineneko espiritu ezkonformistari leial jarraituz eta hiri hau beti egoteko leku atsegina izan dadin lan eginez. Gure mendeurrena ospatzen dugun honetan, iraganari harrotasunez begiratzen diogu, eta etorkizunari, ilusioz. Izan ere, Saderen historia ez da gurea bakarrik, donostiar guztiena ere bada. Eta elkarrekin idazten jarraitu nahi dugu.

100 urte Donostian gozamena goratzen
Sade-n, 100 urte daramatzagu Donostiako arimaren parte izaten. Lehenik eta behin, zinemarekin, pantaila handiko magia bizirik mantenduz, eta duela hamarkada bat baino gehiago, gure hotelekekin, gozamena ezinbesteko bihurtzen duten espazioak sortuz.
Gaur, 1925ean beren grina errealitate bihurtu eta Donostiako kultura-bizitza betiko aldatu zuten ikuspegi zabaleko ekintzaile haiei omenaldia egiten diegu. Haiei esker, amesten, hunkitzen eta oroitzapenak sortzen jarraitzen dugu.
Zeren eta 100 urte ospatzea iraganera begiratzea ez ezik, etorkizuna eraikitzea ere bada. Gure mendeurrena zurekin partekatu nahi dugu, Saderen zigilu berezia daramaten bi ihesaldi esklusiboren bidez Donostia berriz deskubri dezazun.
#Sade100urte
"100 urte, ospatzeko 100 arrazoi" ihesaldiak
Museo birtuala
Irudien bidezko mende bateko historia




















