555.webp)
555.webp)
Hotelak

Sade Hoteletako kideon helburua hauxe da: ostatu hartzen duen pertsona bakoitzak, egonaldi bakoitzean, gu oroimenean gordetzea, oroitzapen ahaztezin gisa. Logela batetik askoz haratago joanda, hiri osoa barne hartuko duen oroitzapen gisa. Anfitrioi onak, adeitsuak eta tratu bikainekoak garela erakutsi dugu, baina, horrez gain, kudeatzaile onak gara. Hala, gure hotelak, leku erakargarri ez ezik, negozio errentagarri ere bihurtzen ditugu.
Gure hotelak eraginkortasunez kudeatzen dugu, emaitza ezin hobeak lortzeko
Sade Hoteletako kideok gozamenari garrantzi handia ematen diogu. Horregatik, ostatu eta zerbitzu bikainak eskaintzeaz gain, negozio hau errentagarri izateko ahalegina egiten dugu. Eta zenbakiak lagun ditugu.

339,71 €-ko ADRa 2024an
Emaitzak lagun ditugu

% 94,62ko gogobetetzea
…Eta mundu guztiari gustatzen zaio

% 82,88ko okupazioa 2024an
Proposamen erakargarria, oso

% 91,62ko gogobetetzea
…Eta mundu guztiari gustatzen zaio

Zinema7
Gure bezeroek egonaldi erosoa, atsegina izateaz arduratzen gara, eta xehetasun bakoitza ondo pentsatuta daukagu, etxean bezala senti daitezen. Gure hotela bisitariek zinezko hiri bat ezagutzeko abiapuntua da. Horretarako, eszenatoki ederretatik haratagoko Donostia ezagutzeko gomendioak ematen dizkiegu, aisialdia eta kultura protagonistak diren gure hiri dinamikoarekin konektatzeko.
 1.webp)
.webp)
Bistroteka
Produktuarekiko maitasuna, zerbitzu-bokazioa eta eguneko edozein momentutan erakargarria den karta bat fusionatzen dituen taberna bateko bizitzaz gozatzeko proposamena.
.webp)



Lasala Plaza
Une bakoitza parekorik gabeko esklusibotasun, lasaitasun eta erosotasun esperientzia bihurtzea da gure grina. Donostiaren bihotzetik, itsasoarekin eta gure tradizioekin lotuta, gure ostatu-hartzaileentzat arreta handiz aukeratutako proposamenak eskaintzen ditugu. Izan ere, Lasala logela batetik, ohe batetik haratago doa; txoko eta une bakoitza oroitzapen eder bihurtzen dituen helmuga bat da.
 177.webp)
77.webp)
La Jarana
Ander González chef ezaguna buru dutela, bere bi espazioak, taberna eta jatetxea, euskal sukaldaritza tradizionalean zeharreko ibilbide batek lotzen ditu, portuaren eta Kontxako badiaren ikuspegi zoragarriaz lagunduta. Jatorrirako itzulera bat da, modernotasun-ukitu batekin.

77.webp)
77.webp)