ESCÚCHALO ¡SHHHHH!
REPRODUCIR PAUSAR
SABER MÁS
imagen
imagen

Zinemak

imagen

Donostiako herritarrak zazpigarren artera hurbiltzen 100 urte emanda, zinema kultura eta komunitatea sustatzeko tresna boteretsu bat dela ulertu dugu. Zinema-areto bat baino askoz ere gehiago gara; gure hiriko bizitza kitzikagarriago bihurtzen duten jaialdi, ziklo, zine-forum eta aurkezpenak barne hartzen dituen jarduera-zentro zirraragarri bat gara.

Gure zinemak eraginkortasunez kudeatzen dugu, emaitza ezin hobeak lortzeko

Sade Zinemetako kideok gozamenari garrantzi handia ematen diogu. Horregatik, kalitatezko programazioa, askotarikoa eta irizpide propioetan oinarritua eskaintzeaz gain, negozio hau errentagarri izateko ahalegina egiten dugu. Eta zenbakiak lagun ditugu

imagen

>300.000 ikusle urtean

Gure programazioaz eta jaialdiez gozatzera etorriak

imagen

8 jaialdi

Donostiako 8 jaialdiren egoitza gara

imagen

% 54 zinema independentea

Kalitatezko egile-zinema dugu gustukoen

imagen

% 35,3 JBn

Jendeari bere hizkuntzan entzutea gogoko dugulako

Hurbileko zinemak

Gure zinemak, Donostiaren erdialdean kokatuak, aretoak eta besaulkiak baino askoz ere gehiago dira; gure hiriko kultura-eszenaren parte dira, hiritarrentzako topalekuak, eta, halaber, leku erakargarriak.

imagen

Príncipe zinema

Gure zinemarik ezagunena da. Alde Zaharrean kokatuta dago. 10 areto eta 1.400 besaulki baino gehiago izanik, mota guztietako ikusleentzako programazioa eskaintzen du, formatu berriak ahaztu gabe, adibidez: operako Musiclassic programazioa eta Arte Proiekzioen zikloa.

imagen

Trueba zinema

Donostiako egile-zinemaren eta JBAren erreferentzia. Kresala Zineklubaren egoitza izateaz gain, zenbait zinema-ziklo (animea, opera, balleta…) eta hiru jaialdi egiten dira bertan: Dock of the Bay (musikako zinema dokumentala), Begiradak (zinema amateurra) eta Zinetika (dantza eta performancea).

imagen

Antiguo Berri zinema

Antiguo auzoan dago. Zinema horren 8 aretoetan jende guztiarentzako moduko programazio zabala eskaintzen da, sarrera gehien saltzen dituzten filmetatik hasita proposamen independente edo jatorrizko bertsiokoetara.

imagen
swipe

Hasieratik egin dugu lan SSIFFrekin, duela 70 urte baino gehiagotik. Eta oso harro gaude horretaz. Denetik ikusi dugu: Almodóvar oso gaztea zenean, urduri, lehen estreinaldian; Querejeta, proiekzio-kabinatik zelatatzen; eta Lacuesta, bi urre jasotzen. Eta 2022an, ohorezko Zilarrezko Maskor bat eman ziguten. Horretaz ere oso harro gaude. Urte askotarako!

Suscríbete para mantenerte al día