ESCÚCHALO ¡SHHHHH!
REPRODUCIR PAUSAR
SABER MÁS
imagen
imagen

Guri buruz

imagen

Jatorriz familia-enpresa bat gara eta sustraiak 1925ean ditugu, Donostian. Gaur, sorreratik izan dugun jarrera inkonformistan oinarrituz eta gure ondarea esportatzeko ilusioz, gozamena berrinterpretatzen dugu, ezinbesteko premiatzat hartuta. Eta gure erara egiten dugu, xehetasun bakoitzari erreparatuz, zerbitzu bikaina emanez eta etorkizunari begira aurrera eginez.

imagen

Donostia izatea gure ondarea gure etorkizunarekin lotzeko modua da. Gure sustraiak, izaera eta gauzak egiteko gure (#DonostiaStyle) modua gure proiektuetako bakoitzera eramatea. Donostia izatea aitzindaria, ausarta izaten jarraitzea da, eta etortzear dagoenera buru argiz egokitzeko gai izatea. Donostia izatea gure hasierako familia ikuspegia eta konpromisoa ez galtzea da.

imagen

Adeitasuna izatea zera da: zerbitzua bikaintasunean oinarrituz lantzea, beti ahogozo ona uzteko. Izan ere, egitea, egite hutsa, ez da nahikoa guretzat, hobeto egin badezakegu. Taldeko pertsona bakoitza, erabaki arrunt edo estrategiko bakoitzean, bikaintasunaren kulturan oinarritzen da. Gure helburua hauxe da: zerbitzurik onena ematea, baita gugandik espero dena baino hobea ere, traturik onena emanda eta begirunerik handienarekin.

imagen

Gozamena izatea hauxe da: gure bezeroak zoriontsu izateko espazioak eta uneak eskainiko ditugun ziurtasuna izatea. Afari berezi bat, atseden-gau bikain bat edo film hunkigarri bat izan nahi dugu. Ondo pasatzea, zirrara sentitzea eta oroitzapen onak izatea eragingo duten testuinguruak eta uneak sortu nahi ditugu. Aisialdia gozamena delako eta denok merezi dugulako gozatzea.

imagen

Etorkizuna izatea gizartearekin batera eboluzionatu eta hazten jarraitzea da. Kultura gure esentzia izan zelako eta delako, aldatzeko ausardia izan dugulako eta gure publikoari bere gustuak ulertuz lagun egiten jakin dugulako.

swipe

Eraginkortasunez kudeatzen dugu, emaitza ezin hobeak lortzeko

Sadeko kideok gozamenari garrantzi handia ematen diogu. Horregatik, egunero, negozio hau handitzeko eta errentagarria izateko ahalegina egiten dugu. Eta zenbakiak lagun ditugu.

imagen

200 langile

Enplegua sortzen dugu

imagen

% 94ko gogobetetzea

Ia gure bezero guztiak gogobeteta edo oso gogobeteta sentitzen dira

imagen

% 35,8ko kuota Gipuzkoan

Probintziako ikusleen herenak baino gehiagok aukeratu gintuzten 2024an

< 1925

1925

1925-1970

1980-2005

2009

2018

2026

-1925

Aurrekariak

Kulturarekin eta aisialdiarekin dugun konpromisoa aspaldikoa da. Miramar antzokia (1913), Bellas Artes jauregia (1914), Príncipe antzokia (1922) eta Trueba antzokia (1923) izan ziren familia sortzaileek sozietatea eratzeko oinarria.

imagen

1925

Sozietatearen jaiotza

Sade (Kirol eta Ikuskizunen Sozietate Anonimoa) 1925eko abenduaren 28an sortu zen, Vicente Mendizábal e hijos enpresak Príncipe Films enpresarekin bat egitearen ondorioz. Lehenengoak bere zinemak jarri zituen; bigarrenak, berriz, bere zinemak eta frontoiak (Donostia, Bilbo, Madril eta Zaragoza).

imagen

1925
-1970

Lehenengo hamarkadak

Eratu zenetik, Sade Donostiako zinema-bizitzaren protagonista izan da eta gaur egun hiriko zinema-aretoen enpresa bakarra da. Urteek aurrera egin ahala, hainbat zinema barne hartu ditu enpresak, hala nola Miramar, Príncipe, Petit Casino, Trueba, Bellas Artes eta Astoria. Hortaz, 6.000 besaulki baino gehiago biltzera iritsi da

imagen

1980
-2005

Zinemaren
negozioaren zabalkundea

1981ean, hiriko areto askoko lehen zinema jaio zen: Petit Casino. Hiru areto zituen. Horren atzetik, Astoria zaharberritu zen eta 7 areto eskaintzera pasatu zen. Gero Cines Madrid eta Príncipe etorri ziren, 1990eko hamarkadan; 2005ean, berriz, Antiguo Berri. Eskaintza osatu zuen azkena 7 infantes izan zen, 2012an.

imagen

2009

Zinema7 Hotela

2009ko apirilaren 1ean, Zinema7 hotela inauguratu zen (garai hartan Astoria 7 deitu zen, Astoria zinemaren omenez), Saderen lehenengo hotela. Hotel berezia eta berritzailea zen, zinemaren munduari eskainia eta, zehazki, Donostia Zinemaldiari.

imagen

2018

Lasala Plaza Hotela

2018ko udan, Lasala Plaza hotela eta Jarana taberna iritsi ziren. Luxuzko hotela da, Donostiako itsas tradizioaren eta kulturaren omenez egina, kaiaren aurreko hiriko eraikin historiko bat berreskuratuz. Eta, laster, hiriko erreferentzietako bat bilakatu zen.

imagen

2026

Bellas Artes jauregi-hotela

Bellas Artes jauregi entzutetsua hirira irekitako ostatu, merkataritza eta aisialdi proposamen berri bat izango da. Zinema enblematiko hau zaharberritu dugu, XXI. mendera eramateko. 2026an irekitzekoa da, Curio Collection by Hilton itzal handikoaren eskutik.

Suscríbete para mantenerte al día